Aurtengo Kirol Sariak emango dituzte bihar kultur etxeko areto nagusian
Urtero Legazpiko kirol taldeek eta udaleko kirol zerbitzuek antolatzen duten Kirolaren Egunaren barruan emango dituzte bihar aurtengo Kirol Sariak. Ekitaldia kultur etxean egingo dute, 19:00etan hasita.Aurtengo sarituak honakoak dira: Jose Anjel Samani...
Aurtengo sarituak honakoak dira: Jose Anjel Samaniego (Andraitz saskibaloi taldea) kirol merezimenduen atalean, Jon Odriozola (Legazpiko Judo taldea) denboraldiko kirol merezimenduen atalean, Cipriano Burcio atleta elite mailan aritu den legazpiarra eta Manolo Mugerza (La Salle eskubaloi taldea) boluntario lanetan egiten erakusten duen borondateagatik.