Garagardo azokan 30 garagardo egongo dira aukeran plazapean
Gaur irekiko ditu ateak Beasaingo garagardo azokak, euskal preso eta iheslarien aldeko Kalera dinamikak antolatuta. Larunbatera bitartean (18:00-01:00) Euskal Herriko eta munduko 30 garagardo dastatzeko aukera izango da plaza azpian; xigortuak, beltza...
Mosaiko ibiltaria bihar
Bihar 19:30ean, mosaiko ibiltaria egingo dute Goierriko 15 euskal presoak gogoratuz eta urriaren 20an Orain Presoak lelopean Donostian egingo den manifestaziora joateko deia eginez. Plazapean hasi eta bukatuko da ekitaldia: «Hiru adar izango ditu: bat, Bideluze plazara, bigarrena Kale Nagusi bukaerara eta hirugarrena Zaldizurretako biribilgunera». Plazapera itzuli eta argazkia aterako dute plazatik.