Gaur irekiko ditu ateak Beasaingo garagardo azokak, euskal preso eta iheslarien aldeko Kalera dinamikak antolatuta. Larunbatera bitartean (18:00-01:00) Euskal Herriko eta munduko 30 garagardo dastatzeko aukera izango da plaza azpian; xigortuak, beltza...
Gaur irekiko ditu ateak Beasaingo garagardo azokak, euskal preso eta iheslarien aldeko Kalera dinamikak antolatuta. Larunbatera bitartean (18:00-01:00) Euskal Herriko eta munduko 30 garagardo dastatzeko aukera izango da plaza azpian; xigortuak, beltzak, alkoholik gabeak, gorriak eta txuriak egongo dira aukeran. Euskal Herrikoak, Akerbeltz, Boga, Bidasoa Nexus, Bidasoa Ris, Higer Ipa eta Lesma izango dira. Jatekoa ere eskainiko dute; bi lagunentzako menuak 27 euro balioko du (ukondoa, 2 saltxitxa, patata bixiak eta bi garagardo). Oilasko hegoak eta etxean egindako brownia ere aukeran izango dira.
Mosaiko ibiltaria bihar
Bihar 19:30ean, mosaiko ibiltaria egingo dute Goierriko 15 euskal presoak gogoratuz eta urriaren 20an
Orain Presoak lelopean Donostian egingo den manifestaziora joateko deia eginez. Plazapean hasi eta bukatuko da ekitaldia: «Hiru adar izango ditu: bat, Bideluze plazara, bigarrena Kale Nagusi bukaerara eta hirugarrena Zaldizurretako biribilgunera». Plazapera itzuli eta argazkia aterako dute plazatik.