Herriko esentzia, ferian
Olaberria Ezagutzen azoka egingo dute igandean, laugarren aldiz. Herriko produktuak ezagutarazi, ekoizleen berri zabaldu eta bertako zerbitzuak erakutsiko dira. Bazkaria ere egingo duteOlaberritarren produktuak, ofizioak, artea eta jakintza erakusteko,...
Olaberria Ezagutzen azoka egingo dute igandean, laugarren aldiz. Herriko produktuak ezagutarazi, ekoizleen berri zabaldu eta bertako zerbitzuak erakutsiko dira. Bazkaria ere egingo dute
Olaberritarren produktuak, ofizioak, artea eta jakintza erakusteko, igandean IV. Olaberria Ezagutzen azoka egingo dute, herriko frontoian. 11:00etan irekiko dute feria, baita horren osagarri antolatu dituzten erakusketak, emanaldiak eta haurrentzako eskulan gunea ere.Azoka Kuttun guraso elkarteak antolatu du. Olaberriko 20 ekoizlek eta artistak jarriko dituzte postuak. Jakiak (piperrak, gazta, esnea eta jogurtak, barazkiak, sagarrak, pastelak, ogia), edariak (txakolina, sagardoa, garagardoa), eta kultura ekoizpena izango da ikusgai eta erosgai: margoak (Mari Ros), liburuak (Tere Irastortza), udalaren produktuak, eskolako DVDak eta ipuinak, kuttunak, tatuajeak (Ianire Luque), henna (Zineb) eta bigarren eskuko jostailuak.
Hiru emanaldi izango dira, herri eskolan. Aizkorbek eta Fajardok Olaberria irudietan aurkeztuko dute, eta Arkupe elkartekoek eta eskolako ikasleek ere irudiak erakutsiko dituzte.
Ihurre Zaharra kultur etxean, hiru erakusketa egongo dira: bildumak, eskulanak eta margoak. 9 artistak jarriko dituzte lanak.
Bazkaria eta kantaldia
Patata tortilla lehiaketa ere egingo dute, eguerdi aldera hasita. Ondoren, herri bazkaria dago: oilasko errea, entsalada, patata-tortilla eta kafea (22 euro). Txartelak Arrietan, Zezilionean eta Tabernan daude salgai.
Olaberriko zerbitzuen informazio mahai bat ere jarriko da.