Igandeko Alderdi Egunera joateko autobusa Beasaindik
POLITIKA // Igandean, EAJ-k Forondako zelaietan Prest! lelopean egingo duen Alderdi Egunera joateko autobusa 08:45ean irtengo da tren geltokitik. Autobusean joan nahi dutenek eta bazkariko txartela lortu nahi dutenek Batzokian eman behar dute izena. T...
POLITIKA // Igandean, EAJ-k Forondako zelaietan Prest! lelopean egingo duen Alderdi Egunera joateko autobusa 08:45ean irtengo da tren geltokitik. Autobusean joan nahi dutenek eta bazkariko txartela lortu nahi dutenek Batzokian eman behar dute izena. Telefonoz ere egin daiteke: 943 88 36 16, 670 814 747 edo 658 750 767. Goierriko Uri Batzarrek batera jarriko dute txosna.