Oiangu pilota taldea estreinakoz ari da lehiatzen paleta gomaz
Oiangu pilota elkarteak 25 urteko ibilbidea du pala munduan, eta pasa den asteburuan urrats bat gehiago emanez, lehenengoz, paleta goma jokamoldean lehiatu ziren. Ibon Zurutuzak eta Xabier Arresek osatu zuten bikotea jokamolde horretan. Gipuzkoako txap...
Paleta goma da palaren munduan dauden jokamoldeen artean herrikoiena. Hori dela eta, Oianguren jarduna esparru berri horretara zabalduta, elkartera jende gehiago hurbiltzea espero dute.
Gipuzkoako txapelketa
Paleta larruz, berriz, Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Oianguko bikoteek joan den asteburuan. Lehenengo mailan, garaipena eskuratu zuten Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik. 26-35 irabazi zioten Usurbilgo Pagazperi. Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek, aldiz, Reala hartu zuten mendean, 31-35.
Bigarren mailan, Xabier Berasategik eta Gorka Berasategik izerdirik atera gabe lortu zuten garaipena, Donostiako Altzatarrak ezin izan baitzen partidura agertu (35-0). Aitor Otegik eta Zuhaitz Letamendiak 29-35 galdu zuten Debako Euskal Jolasen kontra, eta Iñaki Aranburuk eta Iñaki Agirrek 35-19 galdu dute Oiartzungo Txosten aurka.
Hirugarren mailan, Hodei Irastorzak eta Martin Mendikoak 35-24 galdu zuten Euskal Jolaseko bikotearen aurka.