Udazkena kulturaz blai
Irailaren 28tik azaroaren 18ra bitartean 50 ekitaldi inguru izango dira Udazken Kulturalaren barruan. Jazpana Festak 10. urtea beteko du. Egutegiko argazki lehiaketa hilaren 30era arte daIrailaren 28an, erraldoiekin, buruhandiekin eta txistulariekin ha...
Irailaren 28tik azaroaren 18ra bitartean 50 ekitaldi inguru izango dira Udazken Kulturalaren barruan. Jazpana Festak 10. urtea beteko du. Egutegiko argazki lehiaketa hilaren 30era arte da
Irailaren 28an, erraldoiekin, buruhandiekin eta txistulariekin hasiko da aurtengo Udazken Kulturala eta azaroaren 18ra bitartean, adin desberdinetako herritarrentzako hainbat diziplinatako 50 ekitaldi inguru izango dira.Musikari dagokionean, Mielotxin, The Salt Lake Vocal Artists, Loinatz abesbatza, Kalakan taldea eta Aitor Etxeberria ariko dira zuzenean. Eta Jazpana Fest jaialdiak hamargarren edizioa beteko duela eta, egitarau berezia prestatu dute urriko azken astebururako.
Bi argitalpen ere aurkeztuko ditu udalak: Beasaingo Paperak bildumaren barruan, Martin Garciak osatutako Beasain 1920-1970 mendi oharrak; eta memoria historikoari buruzko Beasain 1936-1945 .
Haur eta familientzat, buruhaundiez gain, Pinotxo antzerkia, kale ekintzak, ipuin kontaketak eta kometa tailerra dira nabarmentzekoak. «Gainera irrintziak botatzen ikasteko aukera ere izango dute Plaza Irrintzika kaleko ikuskizunera gerturatzen direnek».
Emakumea eta ondarea
Ondarea, emakumearen emaria da izango da 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien gaia. Honela, Igartzako bisita gidatua emakumeari zuzenduta egongo da. Emakumeen presentzia XX. mendeko Beasaingo merkataritzan izeneko erakusketa eta Isabel Lobianoren inguruko hitzaldia ere eskainiko dituzte, Femmes kale antzerkiarekin batera.
Egutegiko argazki lehiaketa
2019ko udal egutegiko argazkiak aukeratzeko lehiaketa ere antolatu du aurten udalak. Beasain gauez da gaia eta argazkiak hilaren 30a baino lehen bidali behar dira beasain.eus webguneko formularioa erabilita. Gehienez lau argazki aurkez daitezke, zuri-beltzean edo koloretan, jpg formatuan. 12 argazki aukeratuko dituzte eta 60na euroko saria jasoko dute irabazleek. 2020ko egutegiko gaia ere aurreratu dute udaletik: Beasaingo natur ondarea eta ingurunea. «Urtebeteko epea izango du nahi duenak argazkiak atera eta bidaltzeko».