GOIERRI // Futboleko Hirugarren Mailako bosgarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Beasainek Balmasedaren aurka jokatuko du bihar, 17:30ean. Sailkapenean 10. postuan dira beasaindarrak, aurreko asteburuan Zamudiori 3-1 irabazi ondoren. Ordiziak, be...
Hirugarren Mailako Beasain KE taldea. Argazkia: Beasain KE.
Futboleko Hirugarren Mailako bosgarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Beasainek Balmasedaren aurka jokatuko du bihar, 17:30ean. Sailkapenean 10. postuan dira beasaindarrak, aurreko asteburuan Zamudiori 3-1 irabazi ondoren. Ordiziak, berriz, igandean, 11:30ean jokatuko du San Inazioren aurka. Ordiziarrak sailkapeneko 18. postuan dira. Aurten estreinatu duten mailan oraindik ez dute garaipenik lortu; pasa den asteburuan 0-1 galdu zuen Pasaiaren aurka.