Diru bilketa egingo dute Ordizian AECC elkartekoek
ORDIZIA // AECC Minbiziaren aurkako elkarteak urteroko diru bilketa egingo du bihar, Ordiziako kaleetan. Jasotako diru horrek «eskualdeko pazienteei eta haien familiakoei doan ematen zaizkien zerbitzuak ordaintzen laguntzeko» balioko du. Herriguneko ...
ORDIZIA // AECC Minbiziaren aurkako elkarteak urteroko diru bilketa egingo du bihar, Ordiziako kaleetan. Jasotako diru horrek «eskualdeko pazienteei eta haien familiakoei doan ematen zaizkien zerbitzuak ordaintzen laguntzeko» balioko du. Herriguneko hiru puntutan egongo dira 10:00etatik 14:00etara: Plaza Nagusian bi mahai, eta hirugarrena Andres Urdanetaren estatuaren ondoan jarriko dituzte.