Ederrena pilotalekuko taberna ireki dute
URRETXU // Irailaren 14an Urretxuko Ederrena pilotalekuko taberna ireki zuten. Honako hau da bere ordutegia: lan egunetan 17:00etatik 21:30era eta larunbat, igande eta jai egunetan 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era. Pilotalekua bera herritar ...
URRETXU // Irailaren 14an Urretxuko Ederrena pilotalekuko taberna ireki zuten. Honako hau da bere ordutegia: lan egunetan 17:00etatik 21:30era eta larunbat, igande eta jai egunetan 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era. Pilotalekua bera herritar guztientzat zabalik egongo da, aipatutako ordutegi horretan. Bihar gastronomia lehiaketako afaria hartuko du eta astelehenean, eguraldi txarra egiten badu, kuadrillen bazkaria.