Errezil sagar azokan eta lehiaketetan izen ematea zabaldu dute
GABIRIA // Erbie elkarteak aste honetan ireki du Gabiriako Errezil Sagar Eguneko ekitaldietarako izen-ematea. Azaroaren 18an egingo dira lehiaketak eta baserriko produktuen feria. Herriko nekazariek urriaren 15a dute izena emateko epea, udaletxera hots...
GABIRIA // Erbie elkarteak aste honetan ireki du Gabiriako Errezil Sagar Eguneko ekitaldietarako izen-ematea. Azaroaren 18an egingo dira lehiaketak eta baserriko produktuen feria. Herriko nekazariek urriaren 15a dute izena emateko epea, udaletxera hots eginda. Sagar lehiaketan, sagar-goxo lehiaketan, azokan edo denetan parte hartu nahi den zehaztu behar da.