Euskaraldiaren aurkezpena gaur egingo dute Gabirian
GABIRIA // Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldia ekimena zer den eta zer helburu dituen gaur esango dute, Gabirian. Herriko aurkezpen ekitaldia 19:30ean egingo dute, kultur etxean. Hamabost minutuko aurkezpen motza izango da. Ondoren,...
GABIRIA // Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldia ekimena zer den eta zer helburu dituen gaur esango dute, Gabirian. Herriko aurkezpen ekitaldia 19:30ean egingo dute, kultur etxean. Hamabost minutuko aurkezpen motza izango da. Ondoren, tortilla pintxo bat eta ardo trago bat hartzeko aukera izango da.