Hemezortzi sagardo probatu ahalko dira bihar Lazkaon
Lazkaoko 26. Sagardo Dastaketa bihar arratsean izango da, plazan. 19:00etan irekiko dituzte postuak, eta herriko elkarteetako ordezkariak arduratuko dira sagardoa banatzeaz.Guztira, Gipuzkoako 18 sagardotegitako edariak ekarriko ditu udalak. Bakoitzeti...
Guztira, Gipuzkoako 18 sagardotegitako edariak ekarriko ditu udalak. Bakoitzetik hiruna kaxa erosi dituzte; denera, beraz, 540 botila sagardo banatuko dituzte.
Lazkaoko talogileek ere postua jarriko dute, plazan. Jundajo txarangak alaituko du festa.