Udazken hasiera kinto juntadizo garaia izango da Lazkaon, lau urtetakoena
Lazkaoko urte bereko lagunek makina bat hitzordu badituzte, irail bukaeran eta urrian zehar. Lau urtetakoek kinto ospakizunak antolatu dituzte.1967an jaiotakoek urriaren 6an dute afaria. Kutxan ordainketa irailaren 28rako egin behar da, izen-abizenak j...
1967an jaiotakoek urriaren 6an dute afaria. Kutxan ordainketa irailaren 28rako egin behar da, izen-abizenak jarrita.
1968an jaioek urriaren 20an Etxezurin dute bazkaria. Juntadizoa 13:00etan jarri dute. Laboralean sartu behar dute dirua.
1976koek urriaren 27an bazkaria Etxezurin egingo dute. Ordainketa urriaren 15erako egin behar dute, Kutxan.
1978koek, berriz, irailaren 29a aukeratu dute, San Migel eguna. Etxezurin bazkaria dute. Etziko sartu behar da dirua Laboralean.