Ataundarrak Zinemaldira joango dira gaur, Donostiara
ATAUN // Ataungo Herri Antzokiak irteera antolatu du, gaurko, Donostiako Zinemaldira. Autobusa 14:50ean abiatuko da San Gregoriotik, eta San Martinen 15:00etan hartuko du jendea. Bi film ikusiko dituzte: Oreina (16:30ean, Kursaal 2n) eta Dantza (20:30e...
ATAUN // Ataungo Herri Antzokiak irteera antolatu du, gaurko, Donostiako Zinemaldira. Autobusa 14:50ean abiatuko da San Gregoriotik, eta San Martinen 15:00etan hartuko du jendea. Bi film ikusiko dituzte: Oreina (16:30ean, Kursaal 2n) eta Dantza (20:30ean, Principe 7n). Garraioa eta sarrerak 15 euro kostatuko dira denera. 18 urtez behekoek helduak lagunduta, edo gurasoen baimena behar dute.