Aurtengo Kirol Sariak eman dituzte kultur etxean
LEGAZPI// Jose Anjel Samaniego (kirol merezimenduak), Jon Odriozola (denboraldiko kirol merezimendua), Cipriano Burcio (elite) eta Manolo Mugerza (boluntarioa) izan dira aurtengo Kirol Sariak jaso dituztenak. Sariak aurreko ostiralean eman zituen Legaz...
LEGAZPI// Jose Anjel Samaniego (kirol merezimenduak), Jon Odriozola (denboraldiko kirol merezimendua), Cipriano Burcio (elite) eta Manolo Mugerza (boluntarioa) izan dira aurtengo Kirol Sariak jaso dituztenak. Sariak aurreko ostiralean eman zituen Legazpiko Udalak kultur etxean egindako ekitaldi batean. Garaikurra jaso zuten saritu guztiek.