Energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien alde egindako apustua saritu du Energiaren Euskal Erakundeak. Udal eraikinetan jarriko dituzte markak
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE)
Energiaren Bidea identifikazio marka sortu berri du eta Legazpiko Udalak jaso egin du jada. 2030. urtea jomugan, EEEk finkatutako estrategia energetikoaren helburuak lortzea du helburu, eta trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu. Legazpiko Udalak energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien alde egindako apustua saritu dute identifikazioarekin. Udal eraikinetan energiaren kontsumoa hobetzeko egindako ahaleginak nabarmendu dituzte.
Izan ere,
Energiaren Bidea identifikazio marka ematerakoan, Legazpiko udal politika energetikoak eta eraikin publikoen kudeaketari egin diete azpimarra. Hala, identifikazio markak energia hobetzeko ekimenak egin diren udal eraikinetan jarriko dituzte.
Bi motatako identifikazioak jarriko dituzte. Marka handiagoa ipiniko dute energia kontsumoa hobetzeko ekimen handiagoak egin diren eraikinetan, hala nola udaletxean, Bikuña kiroldegian, kultur etxean, Gizarte Zentroan eta Agirretxeberri etxean Doinua musika eskolaren egoitza.
Ekintza txikiagoak egin dituzten erakinetan, berriz, identifikazio marka txikiagoak ipiniko dituzte: Euskaltegian, Helduen Hezkuntza zentroan, Arantzazuko haurreskolan, Haztegi ikastolan eta San Juan haurreskolan.