Ordu eta erdiko saio eguzkitsuan eta distiratsuan, Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki omendu zuten, larunbatean, Lazkaomendiko Abalin jaioetxean. 200 lagunetik gora joan ziren. Inaxio Usarraldek eta Eresti Oiarbidek aurkeztuta, bertsotan Euxebio Igartzaba...
Ordu eta erdiko saio eguzkitsuan eta distiratsuan, Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki omendu zuten, larunbatean, Lazkaomendiko Abalin jaioetxean. 200 lagunetik gora joan ziren. Inaxio Usarraldek eta Eresti Oiarbidek aurkeztuta, bertsotan Euxebio Igartzabal, Mikel Mendizabal, Millan Telleria, Xabier Amuriza, Eñaut eta Unai Agirre eta Felipe Barandiaran iloba aritu ziren, baita Lazkaoko eta Zaldibiako haurrak kantuan ere. Nerea eta Beñat Barandiaran familiartekoek, Asier Gozategi eta Ane Etxezarreta trikitilariek, eta Ataungo txalapartariek ere parte hartu zuten. Lazkao Txikiren espiritua eta irudia —Lazkaoko buruhandiaren forman— present izan zen, saio ederrean.