Pertsona nagusien eskubideen aldeko bira hasiko da gaur Zegaman
Hiru adar izango ditu birak eta hirurak Donostian bukatuko dira urriaren 5ean, Alderdi Ederren. Goierrin hiru etapa egingo dituzte: Zegama-Segura, Idiazabal-Beasain eta Beasain-LegorretaAgijupensek, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak, Per...
Hiru adar izango ditu birak eta hirurak Donostian bukatuko dira urriaren 5ean, Alderdi Ederren. Goierrin hiru etapa egingo dituzte: Zegama-Segura, Idiazabal-Beasain eta Beasain-Legorreta
Agijupensek, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak, Pertsona Nagusien eskubideen aldeko hamar eguneko lehenengo Bira egingo du. Gaur hasita eta hiru adarretan banatuta, urriaren 5ean Donostian bat egingo dute guztiek. Goierriri dagokiona, Zegaman hasiko da, gaur, 09:30ean eta Seguraraino joango dira. Bigarren etapa, bihar, Idiazabal eta Beasain artekoa; kasu horretan, Ormaiztegi, Olaberria, Ataun eta Lazkaokoak gehituko dira; eta ostegunean, Beasaingo plazatik Legorretako plazara joango dira, Ordiziatik eta Itsasondotik pasatuta. Herri horietan, elkarretaratzea egin, adierazpena irakurri eta eskaeren gutuna eramango diete alkateei. Gipuzkoako Birak helburu bikoitza dut: batetik, Agijupens elkartea bera ezagutzera ematea herrietan eta udaletan; eta bestetik, «nagusien balioaz eta gure eskubideen defentsaren garrantziaz sentiberatzea».Pentsioak
Pentsioen gaia aldarrikapen nagusietako bat izango da, «adi egon» eta aldarrikapenarekin jarraitu behar dutela uste duelako: «Garrantzitsua da pentsio duinak dituzten pertsona nagusiek bermatzea eros-ahalmena galtzen ez duten sistema publikoa». Horretarako, honokoa eskatzen dute: pentsioak KPIaren igoerarekin lotuta egotea eta «egonkortzea, eta ez dadila egon alderdi politikoen eta gobernu itunen menpe». Era berean, jasangarritasun faktorearen indargabetzea ere eskatzen dute. «Zahartzaroan zehar emakumeen zaurgarritasun ekonomikoak eta sozialak arduratzen gaitu, bai lan bizitzan dagoen soldata desberdintasuna pentsioetara ere eramatea, eta batez ere, alarguntza pentsioen estaldura sistema kolokan jartzen dugunean». Bestalde, IRPF-aren aplikazioa ere salatu nai dute, «lan bizitzan ordaindu da eta».
Udalek eta gizarte zentroek dituzten harremanei buruzko beste eskaera batzuk ere egiten dituzte; besteak beste, udalek Euskadi Lagunkoi proiektuarekin bat egitea eta Pertsona Nagusien zinegotzia egotea, «Gaztedia edo Berdintasun zinegotziak dauden bezala». Jose Manuel Etxeberriaren esanetan, «gehiengoa gara biztanle mailan %30 gara. Gure belaunaldia ez dago makinetara ohituta, eta askotan erabat galduta sentitzen gara udaletxera goazenean, segurtasun eza sortzen zaigu».
Era berean, adineko pertsonen parte hartzea nabarmenagoa izatea eskatzen dute, «bai prozesu publikoetan eta baita udalaren bizitza politikoan ere».