Umeek jarri dute festa
Eguraldia lagun eta parte hartze handiarekin ospatu dituzte Itsasondoko festak. Mahaiaren bueltakoak eta Itsashow ikuskizuna izan dira jenderik gehien bildu duten ekitaldiakOstiralean ijitoaren jaitsierarekin hasi eta igande iluntzera arte, asteburu be...
Eguraldia lagun eta parte hartze handiarekin ospatu dituzte Itsasondoko festak. Mahaiaren bueltakoak eta Itsashow ikuskizuna izan dira jenderik gehien bildu duten ekitaldiak
Ostiralean ijitoaren jaitsierarekin hasi eta igande iluntzera arte, asteburu betea izan dute Itsasondoko jaietan. Festa batzordeko kideak gustura agertu dira, antolatutako ekitaldietan jendeak parte hartu duelako. Mahaiaren bueltako ekitaldiak izan dira jendetsuenak. Frontoian egokituak zituzten eskenatokia eta jantokia, baina asteburuan egin duen eguraldiarekin, ez dute aterpearen beharrik izan.Festen hasierako pregoiaren ondoren, batukada eta toka txapelketa izan zituzten, eta herri afaria gero. Mahaian 200 bat lagun bildu zirela azaldu dute antolatzaileek.
Larunbatean ere, otorduak izan ziren ekitaldirik jendetsuenak. Eguerdiko paella janean 200 bat lagun elkartu ziren, eta afaltzen, 250 hanburgesa zerbitzatu zituzten.
Aurtengo jaietan izan da berrikuntzarik ere; Itsashow talent show-a egin zuten larunbat arratsaldean. Ekitaldia «oso polita» izan zela eta «jendea oso gustura» gelditu zela azaldu du Festa Batzordeko kide den Maite Ria-ñok. «Adin ezberdinetako jendeak parte hartu zuen eta ikuskizun polita osatu zuten».
Igandean, kantu bazkaria egin zuten, eta egun osoan, umeentzako puzgarriak izan zituzten. Ekitaldiak bukatzeko, sagardo dastaketa egin zuten iluntzean.