Gipuzkoari bira, pentsio duinen alde
Agijupens Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak deituta, hamar eguneko bira egingo dute Gipuzkoan barrena, pentsio duinak aldarrikatzeko. Hiru zutabetan banatuta abiatu dira; horietako batek, gaur hasi du ibilbidea, Zegaman. Ehun bat lagun e...
Agijupens Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak deituta, hamar eguneko bira egingo dute Gipuzkoan barrena, pentsio duinak aldarrikatzeko. Hiru zutabetan banatuta abiatu dira; horietako batek, gaur hasi du ibilbidea, Zegaman. Ehun bat lagun elkartu dira eta alkateari beraien aldarrikapenen berri eman diote. Gaur Seguratik Beasainera joango dira, eta etzi Beasaindik Legorretara.