Herriak Elkarlanean elkartea omenduko dute aurtengo XVII. Boluntario Egunean
Urriaren 6an boluntariotza oinarri duten 27 elkartek postuak jarriko dituzte Gernika pasealekuan; iaz baino 6 gehiagok. Urriaren 3an hitzaldia egingo du Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak
Parte hartuko duten elkarteak: Nagusilan, Gurutze Gorria, Unrwa Euskadi, Fundacion Internacional de Solidaridad Compañia de Maria, Aranealde, Asmube, Alkoholiko Anonimoak, Txilibutxof, Caritas, Txolarte, Herriak Elkarlanean, Esku Batuak, Mundu bat, Minbiziaren aurkako elkartea, Emigrad@s Sin Fronteras, Haurralde, Al-Anon Alateen, Gazteak eta Garapena, Salvamento Maritimo Humanitario, Etxe Kaleratzeak Stop, Bakerako Lankidetza Batzarrea, Garabide, Proega Proyde, Gipuzkoako Odol emaileak, AGE, Begisare eta Baltistan Fundazioa.Boluntarioen eguna sortu zenetik, elkarte bat omentzen du udalak. Malu Valles zinegotziaren esanetan, «ohikoena, elkarte zaharrena eta urte gehien jardunean daramana izatea da. Aurten, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundea izango da udal agintarien aitortza eta omenaldia jasoko duena. Elkarte honek hirugarren munduko herrialdeetan burutzen du bere lana, pobreziak jota bereziki larrialdiko egoeran daudenetan». Hitzaldia, batzar aretoan Bestalde, urriaren 3an, 18:30ean, Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak hitzaldia egingo du, udaletxeko batzar aretoan.