Itsason Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute, baita ekintzak ere
Itsason ere aurkeztu dute azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte Euskal Herriko hamaika txokotan egingo den Euskaraldia herrian hauspotuko duen hamaikakoa.Hamaikakoaz gain, Euskaraldiaren atarian giroa berotzeko egingo dituzten ekintzen berri ere ...
Hamaikakoaz gain, Euskaraldiaren atarian giroa berotzeko egingo dituzten ekintzen berri ere eman dute.
Urriaren 27rako pankarta eta txapa tailerra antolatu dituzte. Azaroaren 10ean 10 txapa eta gomendio banatuko dituzte Belarriprest edo Ahobizi izateko izena eman dutenen itsasoarren artean. Azaroaren 17an kantu afaria egingo dute Joseba Iparragirrerekin eta Itsasoko gazte musikariekin.
Ondoren, azaroaren 23an Euskaraldian murgilduko dira Ahobizi eta Belarriprestak.