San Martin auzoko plazan asfaltatze lanak egiten ari dira
Atzo hasi ziren San Martingo plaza asfaltatzeko lanak. Bihar amaituko dituztela iragarri dute udaletxetik, baina bien bitartean zirkulazioan eragingo dute lanek.Etzira arte plaza itxita egongo da eta ezingo da pasa San Martin 8tik 13ra doan bidetik. La...
Etzira arte plaza itxita egongo da eta ezingo da pasa San Martin 8tik 13ra doan bidetik. Larrialdi kasuetan, kontu handiz kontrako norabidean joan beharko baita, atari horietako etxebizitzetara San Inazio 14tik gora doan bidetik egin ahalko da, irteera ere bertatik egin beharko da.
Aparkatzeko tokiak ezin dira erabili egunotan eta pentsioaren ondoko bidea erabili daiteke aparkatzeko.
Zabor ontziei dagokienez, etzira arte San Martin 2 atari parean kokatu dituzte eta hara jo beharko dute bizilagunek.
Etzi, lanak amaituta, normaltasunera itzuliko da gunea.