Erreka Egunerako prest daude Legazpin

Irailaren 29an Urola erreka garbituko dute; 09:30ean elkartuko dira Euskal Herria plazan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Erreka Eguna egingo dute irailaren 29an Legazpin, datorren larunbatean. Urola erreka garbitzeko hitzordua 09:30ean egin dute eta parte hartzaileak ordu horretan Euskal Herria plazan egon beharko dira. Aurtengoan hasiera ordua aurreratu dute, lanak amaitzean hondakinak denboraz Garbigunera eraman ahal izateko.

Dagoeneko 90 bat legazpiarrek izena eman dute Urola ibaian dauden plastikoak, burdin zatiak eta bestelako hondakinak ateratzeko. Lana taldeka egingo dute Saturnino Telleria errotondan hasi eta Telleriarte auzoraino.

Taldeen zerrendak ikusgai daude legazpi.eus webgunean. Komeni da parte hartzaile bakoitza zein taldetan dagoen ikustea. Joan etorriak, bestetik, bizikletan edo oinez egiteko gomendioa ere egin dute.

Gomendio gehiago:

  • Uretan ibiltzeko oinetakoak eraman.
  • Zenbait gunetara iristeko garraiobidea beharko da, taldekideekin adostu eta bizikleta lehenetsi.
  • Izena eman gabe joan daiteke, baina antolatzaileei jakinarazi istripu-aseguruan sartzeko.
  • Arriskurik gabe jasotzeko moduan dauden hondakinak jaso behar dira.
  • Hondakinak kolore ezberdinetako poltsetan jasoko dira. Horietan ontziak, plastikoak eta latak; berdeetan bestelako hondakinak.
  • Garbiketa lanak 12:30ean amaituko dira.
  • Amaitzean hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei.
  • Eskuzorroak garbitu eta jasoko dira hurrengo urtean erabili ahal izateko.
  • Hamarretakoan edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabiliko dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend