San Migel, txikian handi
Goierriko herri txiki bik, Altzagak eta Gaintzak bere jai handiak ospatuko dituzte bihar hasita, asteburuan zehar. San Migel eguna Ormaiztegin, Lazkaon eta Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere jai eguna izango da
ALTZAGA
Hiru egunez murgilduko dira Altzagan jaietan. Bihar hasi eta igandera bitartean. Biharko egunaren bihotza sukaldean egongo da, izan ere gaztetxoek pintxo lehiaketa egingo dute eta Patata Tortilla Lehiaketaren 10. ekitaldia egingo dute. Etzi, San Migel eguna, herri bazkariaren inguruan harilkatuko dute egitaraua. Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin bertsolariek parte hartuko dute. Eta igandean, herri kirolak eta sagardo dastaketa izango dira egunaren ardatzak.Ostirala · 18:30. Gaztetxoen pintxo lehiaketa. · 19:00. X. Patata tortila lehiaketa. · 21:30. Altzagako frontenis finalak: Altzaga-Arama. Larunbata · 12:00. Meza nagusia. · Egunean zehar. Gari eta Iñaki trikitilariak. · 14:00. Herri bazkaria pilotalekuan. Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin bertsolariak. · 18:00. Txokolate jana. · 19:30. Patxin eta Potxin pailazoak. Igandea · 10:00-13:00 eta 16:00-17:00. Haurrentzako parkea eta puzgarriak. · 18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Iñaki Azurmendi, Ugaitz Mugertza. Harri jasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo eta Aimar Galarraga. Ondoren, herriko gazteekin proba mistoak egingo dituzte. · 19:00. Sagardo dastaketa, txorizoz eta gaztaz lagunduta. Zabala, Setien, Urbitarte, Otatza, Aburuza, Eguzkitza eta Olagiko sagardoak.
GAINTZA
Gaintzan Zapotxin zapoaren jaitsierak eta txupinazoak jaiei hasiera emango diete bihar eta konturatzeko, bertakoak itxuraldatu eta mozorrotuta aterako dira kalera. Etzi, herri kirolak, herri bazkaria, patata tortilla lehiaketa, trikitilariak eta kontzertuak egongo dira egunean zehar. Igandean 35. Txirrindulari Igoera eta Kulki artzain parkea haurrentzat. Ordiziatik autobusak egongo dira bihar eta etzi.Ostirala · 12:30. Txupinazoa eta Zapotxinen jaitsiera. · 13:00. Hamaiketakoa Kaletxikin herritarrentzat. · 19:00. Poteoa mozorrotuta. · 21:00. Herri afaria pilotalekuan. · 23:00. Play back eta mozorro lehiaketa. · 23:30. Erromeria Elizagoien ahizpekin. Larunbata · 11:00. Meza nagusia. · 12:00. Herri kirol desafioa: Gaintza-Hernani. · 14:00. Herri bazkaria Oteñen. · 19:30. Patata tortilla lehiaketa. · Arratsaldean zehar. Unai Eizagirre Attola eta Haritz Garmendia trikitilariak. · 22:00. Kontzertua: The · Arritmicks eta Fan&Go. · Tartean. Bingoa. Igandea · 12:00. 35. Txirrindulari Igoera. · 17:00. Haurrentzako Kulki parkea. · 19:00. Mondejua eta ardoa. · Ondoren. III. Argazki Lehiaketako sari banaketa. · Egunean zehar. Unai Eizagirre Attola eta Haritz Garmendia trikitilariak.
LAZKAO
Lazkaon San Migel eguna ospatuko dute, baina aurretik eginak dituzte jada egunaren bueltako beste ospakizun batzuk, hala nola Sagardo Festa eta Basherri Eguna. Etzi haurrentzako duatloia, pilota txapelketako azken txanpa eta jolasak. Jubilatuentzat, bazkaria. Iluntzean mariatxiak eta buruhandiak eta herri afariaren ostean, Drindrots izango da.Ostirala · 20:00. Bocabeats umore saioa plazan. Larunbata · 11:00. Gaztetxoentzako mendi duatloia. Irteera eta helmuga kiroldegi aurrean. · 11:00. San Migeleko eskola umeen pilota txapelketako azken partidak plazako frontoian. · 11:30-14:00 eta 16:30-19:00. Haurrentzako jolasak Lazkao Txiki eta Euskadi plazetan. · 12:00. Meza nagusia San Migel parrokian. · 14:00. Jubilatuen bazkaria. · 19:00. Sonidos de Mexiko mariatxien emanaldia Lazkao Txiki plazan. · 19:00. Buruhandiak Antzar Gazteak txistulariekin. · Ondoren. Dantzaldia Drindots taldearekin. · 21:00. Herri afaria plazako pilotalekuan. Txartelak hartzeko eguna gaur da, udaletxean, 09:00etatik aurrera. Txartelak zenbatuta egongo dira. · Afal ondoren. Dantzaldia Drindots taldearekin.
ORMAIZTEGI
Harrikalarien festa txikiak dira San Migelak eta harrikalariak kokatuko dira jaion erdigunean etzi egingo duten Harrikalari Txapelketaren harira. Ekintza ugari egongo da egunean zehar. Tartean Tortilla Patata Txapelketa, oraindik aukera dago izena;emateko.Larunbata · 09:00. Herrian zehar 24. Bizikleta Proba. Izen-ematea: 08:15ean udaletxean. Amaieran hamaiketakoa eta kirol materialaren zozketa. · 11:45. 27. San Migel toka txapelketa herrikoia, Muxika egurastokian. Izen-ematea: 12:15a arte. · Ondoren. Berjaldegi zelaian 23. Harrikalari txapelketa herrikoia. · Egun osoan zehar. Tolosako dultzaineroek herriko kaleak girotuko dituzte. · 16:00. Eliz atarian 28. Mus Txapelketa. · 17:00. Haurrentzako jokoak eta merienda, plazan. · 17:45. XII. San Migel Patata Tortilla Txapelketa, plazan. · 20:15. Sagardo kupelaren irekiera, Muxika egurastokian. · 21:00. Afari herrikoia, Muxika egurastokian. · Jarraian. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak.
URTSUARAN
Urtsuaranen San Migel jaian bertsolariak, herri kirolariak, pailazoak, trikitixa, toka txapelketa eta herri bazkariak izango dira, besteak beste. Larunbatetik igandera izango da egitaraua.Larunbata · 12:00. Meza. · 13:15. Jabier Zeberio eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Joxe Elortza eta Jexux Mari Irazu trikitilariak. · 14:00. Udaletxe bazkaria. · 17:30. Patxin eta Potxin, jolasak eta txokolate-jana. · 18:30. Bertsolarien bigarren saioa. · Iluntzean. Afariak eta trikitixa. Igandea · 12:30. Aizkora lehia: Aitor Urteaga eta Xabier Dorronsoro Iñaki Lakiola eta Arkaitz Jauregiren kontra. Harri jasotzea: Jose Unanue, Goenatxo. · 14:00. Herri bazkaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin. · 17:00. 27. Toka txapelketa.