Ehunmilak probaren 10. edizioa uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko dute
Hamargarren edizioa «borobila» izateko antolakuntzan ari dira dagoeneko. Azaroaren 8an irekiko da izena emateko epea; aldaketak izango direla iragarri dute
2019ko Ehunmilak martxan da dagoeneko, Arrastaka taldeko antolatzaileek egindako balorazioaren eta hausnarketaren ondoren, datorren urtean ere Ehunmilak proiektua osatzen duten hiru probak antolatzea erabaki baitute. Korrikalariek agendan gordetzeko datak ondorengoak dira beraz: uztailaren 12a, 13a eta 14a. 168 kilometroko Ehunmilak eta 88 kilometroko Goierriko Bi Handiak 12an hasiko dira. eta 42 kilometroko Marimurumendi 14an. Antolatzaileak gogotsu daude erronkari eusteko: «9. edizio gazi-gozoaren ondoren, hamargarren edizioa borobila izateko helburuarekin antolakuntza hasi da buru-belarri 2019ko Ehunmilak proiektuko hiru probak prestatzen».
Hiru probetan izena emateko epea azaroaren 8an irekiko da. Izena emateko moduan aldaketak egongo direla iragarri dute. Rock the sport webgunearen bidez (http://web.rockthesport. com/login) egin beharko da. Laster jakinaraziko dute informazio gehiago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.