2019ko egutegirako argazkiak lehiaketan aukeratuko dituzte
Olaberrian ateratzen duten urteko egutegirako argazkiak aukeratzeko modua aldatu egin dute. Lehiaketa antolatu dute aurten, eta olaberritar guztiek parte hartu ahalko dute. Argazkiek Olaberrian eginak izan behar dute.Udalak argitaratuko du 2019ko egute...
Udalak argitaratuko du 2019ko egutegia, eta lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu orain.
Txuri-beltzean edo koloretan aurkez litezke. Pertsonako, gehienez lau; lehendik publikatu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak.
Formatua horizontalean soilik izan daiteke. Paperean aurkezten badira, digitalizatutakoan erresoluzio egokia eman beharko dute, balekoak izateko.
Aurkezteko azken eguna urriaren 10a da. Posta elektronikoz bidal litezke (kultura@olaberria.eus), gaian Argazki lehiaketa 2018 jarrita. Edo udaletxean bi gutunazaletan entregatu: batean argazkiak (digitalean edo paperean), bestean datuak.
Hamahiru argazki aukeratuko dituzte, eta herriko produktuz beteriko saski bana jasoko dute, azaroaren 1eko gaztaina jatean.