Arantzazura erromes bihar oinez eta etzi autobusez Gabiriatik
GABIRIA // Gabiriarrek asteburuan egingo dute Arantzazura urteko erromesaldia. Bihar goizean, Aztiriatik oinez joango da talde bat, Urbian bazkalduta. Igandean, 22 tokiko autobus bat bete lagun joango da. 11:00etan dute meza, eta gero bazkaria.