Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Udalaren laguntzarekin, 16. Stock eta Kale Azoka antolatu du. Ekimen honetan bi ekintzek bat egingo dute beste behin ere: Plaza Nagusian kokatuko den Stock azokak eta herriko kaleetan egingo de...
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Udalaren laguntzarekin, 16. Stock eta Kale Azoka antolatu du. Ekimen honetan bi ekintzek bat egingo dute beste behin ere: Plaza Nagusian kokatuko den Stock azokak eta herriko kaleetan egingo den Kale azokak. Azken honetan dendariek produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuko dituzte. Aukera zabala eta prezio oso interesgarriak eskainiko dituzte.
Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez egingo da beste behin. Stock eta Kale Azokako edizio honetan parte hartzen duten Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko erosketa txartelak ere zozkatuko dira, erosketak egiten dituztenen artean. Gainera, Stock gunean txikientzat haur txokoa jarriko dute
Saltokiak eta ordutegiak
15 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak, denak Ordiziakoak. 11 saltoki herri-gune historikoan denden aurrealdean, eta 4 saltoki Plaza Nagusian jarriko dira.
Ordutegiari dagokionez, ondorengoa izango da: stock azoka gaur eta bihar, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; kale azoka, berriz, gaur eta bihar, 10:00tik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Haur txokoaren ordutegia, bihar, larunbata 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da.