Herrien arteko desafia egin dute Gaintzan

San Migel festak baliatuz, Hernaniren kontrako herri kirol desafioa egin dute

Gaintzarrak San Migel festak ospatzen ari dira. Antza, ondoegi ospatu dituzte bart gauen, ezin izan baitute Hernaniarren aurkako desafioa irabazi.

Trontzan, txingekin, korrika, lokotxetan, sagar bilketan, gizon proban, zaku lasterketan eta sokatiran ibili dira. Indartsu hasi dira gaintzarrak, lehen bi puntuak poltsikoratu baitituzte. Halere, amaieran, hernaniarrak hobeak izan dira.

Atzo hasi zituzten festak Gaintzan Zapotxinen jaitsierarekin. Gaur arratsaldean patata tortilla lehiaketa izango da Attola eta Garmendia trikitilariek girotua. Iluntzean, Arritmicksen eta Fan&Goren kontzertuak.

Bihar, 12:00etan, txirrindulari igoera lehiatuko da. Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta mondeju eta ardo dastatzea izango dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend