Iban Eskisabelek errekorra egin du Gaintzako txirrindularitza proban

11 minutu eta 27 segundoan egin du lasterketa Eskisabelek.
Iban Eskisabel txapelduna saria jasotzen.

Iban Eskisabel txapelduna saria jasotzen.

Iban Eskisabelek errekorra egin du Gaintzako txirrindularitza proban: 11 minutu eta 27 segundo behar izan ditu aldapa igotzeko. Iaz ere garaipena lortzeaz gain errekorra ezarri zuen Eskisabelek: aurten, iazkoa hobetu du. Lasterketa bizia izan da: 12:00etan abiatu dira txirrindulariak Gaintzara, eta hamaika minuturen buruan iritsi da lehena.

Emakumezkoetan helmuga zeharkatu duen lehenengoa Maider Llorente lazkaotarra izan da. Gizonezkoetan, Imanol Garmendia helmugaratu da bigarren postuan. Herriko lehenengoa, aldiz, Joseba Matxain izan da.

2 ekarpen albistean

Utzi ekarpen bat

*

*

  • Uxue
    30 iraila 2018 at 21:43 - Reply

    Iaz ez zen errekorrik izan ezta berak irabazi ere. Iaz Xabier Iriarte izan zen garaile.

    • Iban
      30 iraila 2018 at 22:16 - Reply

      Arrazoia daukezu, hor ankasartze bat egon da,iaz Xabierrek irabazi ziten eta ez zan errekorrik ezarri.

    Send this to friend