Aratz Otaegik Errioxako Gobernuko pilota txapelketa irabazi du
Ordiziako Txapagain pilota elkarteko pilotariak albiste onekin hasi dute denboraldia. Pasa den astelehenean, Logroñoko (Errioxa) Adarraga pilotalekuan jokatu zen Errioxako Gobernuko XII. txapelketaren finalean Txapagaineko Aratz Otaegi izan zen txape...
Ordiziako Txapagain pilota elkarteko pilotariak albiste onekin hasi dute denboraldia. Pasa den astelehenean, Logroñoko (Errioxa) Adarraga pilotalekuan jokatu zen Errioxako Gobernuko XII. txapelketaren finalean Txapagaineko Aratz Otaegi izan zen txapeldun, Errioxako Raul Perezekin batera, alebin mailan. Errioxako Nikolas Fernandez eta Urretxuko Oier Ibarluzearen aurka jokatu zuten eta 18-11 izan zen emaitza.