Legazpiko Txoriak behatzeko irteera antolatu dute larunbaterako

Domingo Agirreko Guraso Elkarteak antolatu du, baina beste eskoletako haurrek ere parte hartu dezakete

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Txoribox ingurumen heziketa proiektua Legazpira ekarriko du Domingo Agirre ikastetxe publikoko Guraso Elkarteak larunbatean. Aranzadi zientzia elkarteko adituen eskutik Legazpi bertako txoriak behatzeko aukera izango dute bertako haurrek. Domingo Agirreko gurasoek sustatutako ekintza izanda ere, beste eskoletako umeek izena eman dezakete.

Txoribox proiektuak bi ardatz ditu: natura ezagutzearen eta zaintzearen beharraz sentsibilizatu eta, bestetik, prozesu naturalen zein animalien kontserbazioan eragiten duten parametroen azterketen garrantziaz ohartaraztea.

Larunbatean Legazpi inguruko txoriak behatzera joango dira. Lehenengo saioko parte hartzaileak 10:30ean elkartuko dira Domingo Agirre eskolako liburutegian. Hasteko behaketa egiteko ikastaro labur bat eskainiko dute eta ondoren txoriak behatzera aterako dira.

Zortzi urtez azpiko haurrak begiralearekin joan beharko dira. Tailerraren prezioa 10 eurokoa da. Eskolako ikasleek Inika bidez eman ahal dute izena eta besteek eskolara deituta (943 73 00 68). Prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend