Hirugarren Mailako Goierriko bi futbol taldeak talde arabarren aurka lehiatuko dira igandean. Beasaindarrak Alavesen aurka ariko dira 11:30ean. Pasa den larunbatean Real Sociedadi 1-0 irabazita, sailkapenean bi postu egin dituzte gora, 9. postura. Ordi...
Beasain. Argazkia: Beasain KE
Hirugarren Mailako Goierriko bi futbol taldeak talde arabarren aurka lehiatuko dira igandean. Beasaindarrak Alavesen aurka ariko dira 11:30ean. Pasa den larunbatean Real Sociedadi 1-0 irabazita, sailkapenean bi postu egin dituzte gora, 9. postura. Ordiziak, berriz, Amurrioren aurka jokatuko du, 17:00etan hasita. Pasa den asteburuan puntu bat eskuratu zuten ordiziarrek, Baskoniaren aurka bina berdinduta. Sailkapeneko 18. postuan jarraitzen dute ordiziarrek.