Abian da Giza Eskubideen Film Laburren Lehiaketa Ordizian
Ordiziako Hiri Hezitzailea programaren barruan, Dar-Dar Produkzioak elkartearen eskutik eta udalaren eta herriko eragileen laguntzarekin, hainbat ekimen ari dira egiten Giza eskubideak herrira proiektuaren izenburupean. Horren baitan dago dagoeneko abi...
Dar-Dar Produkzioak elkarteko kideek adierazi dutenez, «2018an 165 labur jaso ditugu. Labur hauek munduko hainbat herrialdetatik iritsi dira; Uruguay, Paraguay, Finlandia, Frantzia, Thailandia, Taiwan, Errusia, Brasil, Suiza, Colombia, Venezuela, Italia, Canada, Hun- garia, Australia, Iran eta baita beste hainbat tokitatik ere!».
Ordiziako zineman ikusgai
Abendura bitartean, Ordizian emango den ohiko zine programazioa ikustera hurbiltzen direnek ohiko filmaren aurretik, giza eskubideen inguruko film labur batez gozatzeko aukera ere izango dute.
Iazko lehiaketan egin zuten moduan, proiektatuko dituzten film laburrekin parte hartze prozesu bat egingo dute finalistak aukeratzeko. Parte hartze prozesu horretan Ordiziako talde eragilek parte hartuko dute, iaz egin zuten moduan
Prozesu horrek urritik abendura bitartean iraungo du. 2017an, 300 pertsonek hartu zuten parte prozesuan: gaztetxoak, gazteak, adinekoak, emakumeak, adimen urritasuna duten pertsonak, LGTBQI kolektiboak, eta, orohar, herritarrak izan ziren parte hartzaileak.