Kilometroak 2018. Balorazioa eta arratsaldeko giroa iruditan

Kilometroak 2018 festara gonbidatuta egon ez arren, euria izan da gaur Urretxun eta Zumarragan protagonista. Milaka lagun espero ziren gaur, baina giroa ez da lagun izan, eta jende gutxiago gerturatu da Goierri Garaiko bi udalerriotara.

Oztopoak oztopo, lasaitasunean eta giro onean joan da eguna. Eguraldi makurrak ez du prestatutako egitaraua zapuztu, nahiz eta zenbait ekitaldi moldatu behar izan diren. Halaber, arratsalderako iragarrita zegoen Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren erakustaldia bertan behera geratu da, materiala kaltetzeko arriskuagatik.

Kilometroak_2018-5

Kilometroen antolatzaileak baikor azaldu dira, hala ere:  “Gaurko egunean eta urte osoan egindako lanak argi erakusten du oinarri sendoak dituen komunitatea osatzen duela Urretxu-Zumarraga Ikastolak”.

Kilometroetan zuzenean laguntzerik izan ez duten herritarrek euren ekarpena egiteko aukera izango dute. Horretarako hiru kontu korronte prestatu dituzte:

Rural Kutxa: 3008 0158 3336 2854 4227
Kutxabank: 2095 5001 00 911 7322404
Laboral Kutxa: 3035 0027 76 0270053696

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend