Ordiziako Laguntasuna, Legazpiko Alaitasuna eta Kanarietako Los Paperos errondailek joko dute Errondailen Topaketan datorren larunbatean
Ordiziako Laguntasuna errondailakoak, Santa Ana jaietako kontzertuan // Argazkia: A. Vierbücher
Datorren larunbatean, hilak 13, errondailen topaketa egingo da Ordiziako Laguntasuna errondailak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Legazpiko Alaitasuna errondailak eta Kanarietatik etorriko den Los Paperos taldeak ere parte hartuko dute. Ordiziako hiribilduaren 750. urteurrenaren harira antolatutako urteko egitarauaren barruan prestatu dute ekitaldi hau.
Los Paperos errondaila 1991. urtean sortutakoa da, Kanaria Handiko Valleseco herrian. 20 pertsona inguruk osatzen dute. Musikari dagokionez, Kanarietako eta Hego Amerikako doinuak kantatzen dituzte. Taldeak berak sortutako kanta ugari ere badituzte. Une honetan,
Legado. Nuestras canciones izenburua izango duen diska grabatzen ari dira.
Egitarau betea
Los Tenderos talde kanariarra.
Egun osorako egitaraua prestatu dute Ordiziako errondailako kideek. Larunbateko lehenengo emanaldia Zuhaizti zentroan egingo dute topaketan parte hartuko duten hiru taldeek batera. Jarraian, kalejira egingo dute Ordiziako keleetan zehar.
Arratsaldean, berriz, meza kanariarra eskainiko dute parrokian. Ondoren , Los Paperos eta Alaitasuna errondailek emanaldia egingo dute. Azkenik, ordiziarrak ere batuko zaizkie, eta hiru taldeek batera emango diote amaiera kontzertuari.
Ostiralean Legazpin
Larunbaterako Ordizian egun osoko egitaraua prestatu badute ere, bezperan hiru taldeek emanaldia eskainiko dute Legazpiko Latxartegi aretoan, 20:00etan.