Lantokian ere aurrez daiteke energia
Goieki Garapen Agentziak Goierri berpizten kanpainako hirugarren bideoa aurkeztu du; oraingoan, lantokietako energia aurrezpena gai hartuta. Kontsumo baxuko bonbilak erabiltzea, berogailu eta aire girotuak neurrian erabiltzea, paperezko orriak bi aldeetatik inprimatzea, eta ordenagailuko pantailaren distira jaistea dira aholku horietako batzuk.