Lazkaoko udalak bi langile kontratatzeko deialdia egin du

SAN_JOAN_TANTAIA_ALTXATZEN

Lazkaoko Udalak bi peoi edo langile kontratatuko ditu, sei hilabeterako. Deialdi publikoa egin dute dagoeneko; Lanbiden eman behar da izena, urriaren 22a baino lehen. Ezinbestekoa da Goierrin erroldatuta egotea eta B mailako gidabaimena izatea. Lanerako behar diren makinaria eta tresnak erabiltzen jakitea ere eskatzen dute. Langile horien zeregina, herriko lan taldea laguntzea izango da: herriko espaloien eta altzarien mantenua, garbiketa lanak eta gune berdeak txukuntzea, besteak beste.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend