Plazaola kaleko lanek zirkulazioari eragin diote bete-betean
Plazaola eta Saturnino Telleria kaleetako errepidean saneamendu lanak eta asfaltatze lanak egiten hasi dira. Astelehenean ekin zieten lanei eta bihar arte saneamendu lanetan arituko dira. Urriaren 15ean eta 16an asfaltatze lanak egingo dituzte. Lan hor...
Lanak egingo dituzten egun horietan guztietan ezingo da Saturnino Telleriako errotondatik Plazaola kaleko errepidera egin 08:00etatik 18:00etara. Bertan dauden dendetara eta tabernetara iristeko zamalanetan ari diren ibilgailuak Xarpotetik kontrako norabidean sartu ahal izango dira. Garajeetara sartu-irteerak kalea itxita dagoen orduetatik kanpo egin beharko dira derrigor.
Aparkalekuei dagokienez, lanek dirauten bitartean, egunero 08:00etarako ibilgailuak atera egin beharko dira aparkalekuetatik. Junetorri autobus zerbitzuak, bestetik, ez du geldialdirik egingo Plazaola kaleko 27. zenbakian, ezta Xarpoteko geldialdian ere.