2019ko aurrekontuetarako 33 proposamen egin dituzte 100 legazpiarrek

Laubiden, Brinkolan, Itxaropen-Juanastegin eta Latxartegin lauzpabost proiektu bana aurkeztu dituzte. Orain teknikariek aztertu, eta inbertsio proiektuen zerrenda aurkeztuko dute

Datorren urteko udal aurrekontuetan, azken urteetan bezala, legazpiarrek egindako proposamenak jasotzen dituzten sei proiektu finantzatzeko diru saila gordeko da. Udalak 100 legazpiarrek helarazitako 33 proposamen jaso ditu.

Orain udal teknikariak aurkeztutako proiektu horien guztien bideragarritasuna aztertzen ari dira, eta urria amaitu baino lehen proiektuen zerrenda bat aurkeztuko du udal gobernuak. Sei proiektu aukeratuko dituzte eta bakoitzean 50.000 euro inbertituko ditu udalak datorren urteko aurrekontuen barruan.

Proiektuak auzoetan

Legazpiko auzoetan egiteko proiektuak aurkeztu dituzte legazpiarrek. Arantzazu auzoan (2), Bikuñaenean (1), Brinkolan (4), Domingo Agirre eskolan (1), Itxaropen-Juanastegin (5), kiroldegia-futbol zelaian (3), Lakiolan (2), Latxartegin (4), Laubiden (4), Mirandaola parkean (1), Olaondon (1), San Ignazion (2), Urtatza Zahar parkean (1) eta beste batzuk gisa sailkatutako proiektu bat ere aurkeztu dute.

San Juan auzoko 31-32-33 atarietako ur kanalizazioa konpontzeko proposamena jaso dute. Aitzitik, lan hori aurten egingo diren proiektuen artean dagoenez, kanpoan geratu da.

Aurki proiektuak aurkeztu dituzten 100 pertsona horien artean Legazpiko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartel bat zozkatuko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend