Dia saltokietako langileak, greban

DpNoGs_W0AEGEXC.jpg large

Dia-k Ordizian duen saltokia itxita, gaur goizean. // Argazkiak: ELA sindikatua

Dia supermerkatu kateak Goierrin dituen lau saltokiak itxita daude gaur, langileak greban baitaude. Beasain, Legazpi, Ordizia eta Urretxuko lokaletan “Dia a Dia explotadas, prekarietaterik ez” lema irakur zitekeen gaur goizean.

Enpresa komiteak “abuztuan 12 langile kaleratuak” izan zirela salatu du, eta horietako batzuk “gaixotasun bajan” zeudela. Gainera, dendetan “pertsonal faltan” daudela eta “lan karga gehitzen” ari dela diote, eta langileen “lan osasuna eta segurtasuna” ez daudela bermatuta. Enpresa zabaltzen hasi den Dia&Go denden eredua ere salatu due, ez duelako “langileen kontziliazio pertsonala kontuan” hartzen.

Egun osoko grebaz gain, mobilizazioak ere egingo dituzte, lurraldeka. Gipuzkoari dagokiona, 12:30ean izango da, Donostiako Artzain Onaren Katedralaren aurrean.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend