Euskaraldiaren mahai ibiltariari hitzordu berriak jarri dizkiote
Lan eta lan ari dira Legazpin Euskaraldiaren sustatzaileak eta dagoeneko jarri dituzte datorren astean izena emateko mahai ibiltariak izango dituen hitzorduak. Oraingoan auzoz auzo ibiliko dira, herrigunean baita ere.Urriaren 16an Bikuña auzoan jarrik...
Urriaren 16an Bikuña auzoan jarriko dute mahaia, kiroldegiaren aurrean, eta hilaren 17an Urtatza auzoko igogailuaren pasarelan. Bi tokietan 17:00etatik 19:00etara egongo dira Belarriprest eta Ahobizi izateko prest daudenen izenak jasotzen.
Hilaren 18an Kale Nagusiko Txomineko pasalekuan egongo dira 18:00etatik 20:00etara. Hilaren 19an Arantzazu auzoko Meazti etxearen aurrean, 17:00etatik 19:00etara eta 20an Laubiden, 11:30etik 13:30era jasoko dituzte izenak.