Itsasok ezingo du 2019ko udal hauteskundeetan udalerri beregain bezala parte hartu, Segurtasun Sailaren arabera

2019ko udal, foru eta europar hauteskundeak egiteko zazpi hilabete eta erdi falta direnean —maiatzaren 26an izango dira—, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak argitaratu ditu hauteskunde-egutegia eta beste zenbait jakingarri. Horien artean, Itsasori buruzko aipamen bat dago: “Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Itsaso herria ezin izango da Gipuzkoako 89. udalerri berria izan”.

Nahiz eta herri galdeketan itsasoarrek gehiengoz  erabaki Ezkio-Itsaso udalerritik ateratzea, eta 2016ko abenduaren 21eko dekretuaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi, Espainiako Gobernuak auzitara eraman zuen erabakia. Ez zuen onartu Itsaso udalerri beregain izendatzea, eta errekurtso bat aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Jusitiza Auzitegi Nagusian. Itsaso udalerri beregain izan litekeen ala ez epaitegietan zehaztu arte, beraz, badirudi ez daukala udal hauteskundeak egiteko ahalmenik. Gaur egun, Kudeaketa Batzorde batek gobernatzen du udala.

Segurtasun Sailak atzo argitaratu zuen informazioa, Hauteskundeak.eus webgunean.

Itsasoko plaza, udaletxearekin./Aimar Maiz

Itsasoko plaza, udaletxearekin./Aimar Maiz

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend