Neguko barazkien tailerra antolatu dute Legorretan
LEGORRETA // Astelehenean, hilak 15, 17:30etik 19:00etara, neguko baratzea prestatzen ikasteko tailerra izango da Legorretako herri baratzeetan. Kimubat elkarteak emango du tailerra, eta herri baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, interesa duten herrita...
LEGORRETA // Astelehenean, hilak 15, 17:30etik 19:00etara, neguko baratzea prestatzen ikasteko tailerra izango da Legorretako herri baratzeetan. Kimubat elkarteak emango du tailerra, eta herri baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, interesa duten herritar guztiek parte har dezakete. Udalak momentu hori aprobetxatuko du etorkizunera begira herri baratzerako dituen asmoen berri emateko.