Udazken kulturalaren barruan, urteroko hitzordua dute pintoreek igandean Beasainen: Arrano kultur elkarteak antolatutako 27. aire zabaleko pintura sariketa. Beasaingo herria eta auzoak izango dute margotzeko gaia.Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan mi...
Udazken kulturalaren barruan, urteroko hitzordua dute pintoreek igandean Beasainen: Arrano kultur elkarteak antolatutako 27. aire zabaleko pintura sariketa. Beasaingo herria eta auzoak izango dute margotzeko gaia.
Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan mihiseak zigilatzeko epea 09:00etatik 10:30era bitartean egongo da. Euskarriak lanerako aurretik prestatuta eraman daitezke, baina tonu bakarrean; ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik edukitzea. Lanak, sinatuta, 13:30etik 14:30era bitartean eraman beharko dira Usurbe Antzokiko erakusketa aretora. 18:30ean jakinaraziko da epaia eta bertan egingo da sari banaketa ekitaldia.
2.280 euro saritan
Sarituen artean 2.280 euro eta ikur bana banatuko dituzte. Irabazleari 700 euro emango dizkiote, bigarrenari 400 euro eta hirugarrenarei 300 euro. 18 urtetik beherakoentzat 100 euro egongo dira zain. 150 euroko akzesita ere egongo da.
Herriko margolarien lanak ere sarituko dituzte: lehenengo herritarrarentzat 400 euro, bigarrenarentzat 150 euro eta 18 urtez azpiko gaztearentzat 80 euro.
Sariketara aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, urriaren 28ra bitartean. Egindako lanak saldu nahi dutenek, prezioak finkatu beharko dituzte aurkezten diren unean. Helduen eta herriko lehen sariak udalaren esku geldituko dira.
Astelehenean balleta
Udazken Kulturaleko egitarauarekin jarraituz, astelehenean, 18:30ean, argazkigintza ikastaroa hasiko dur Argizpik, Urbieta etxean. 20:15ean, berriz, Usurbe Antzokian,
Mayerling balletaz gozatzeko aukera izango da, Londresko Royal Opera Housetik zuzenean.