Azaroaren 3an egingo da Beasaingo I. Atletismo Erakustaldia
KIROLA // Txindoki atletismo taldeak eta Beasaingo Udalak sinatutako hitzarmenaren harira, azaroaren 3an, 18:00etan hasita, aire libreko I. Beasaingo Atletismo Erakustaldia egingo da Bideluze plazan. 18:00etan, haurren probak jokatuko dira eta 18:30e...
Txindoki atletismo taldeak eta Beasaingo Udalak sinatutako hitzarmenaren harira, azaroaren 3an, 18:00etan hasita, aire libreko I. Beasaingo Atletismo Erakustaldia egingo da Bideluze plazan. 18:00etan, haurren probak jokatuko dira eta 18:30ean, helduen erakustaldia izango da, altuera eta luzera jauzien eta hesien modalitateetan.