Sagar muztio usaina dario Igartubeitiri

Ezkioko Igartubeiti baserriko museoa XVII. Sagardo Astearen ospakizunetan murgilduta dabil. Herenegun hasi zituzten zanpaketa eta prentsaketa lanak dolare zaharrean, baina asteburuari begira bestelako proposamen bat landu dute.

RXX00243Gaur, bihar eta etzi, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute, saio bikoitzean (11:30-12:00 eta 13:00-13:30). Segidan, zanpaketa eta prentsaketa lanak egingo dituzte. Bitxikeria moduan, gaur bisitan izan den taldeetako batean Joseba Asiron Iruñeko alkatea zegoen.

Datorren aste osoan ere, urriaren 15etik 19ra, lan berak egingo dituzte egunero 11:30etik aurrera, baina antzezpenik gabe. Hiru baserritako uzta bilduta, 1.290 kilo sagar zanpatu eta prentsatuko dituzte guztira. Muztio upeletan hartzitu ondoren, martxoko barrikotean dastatuko dute sagardoa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend