Auto-enplegua eta ekintzailetza azalduko ditu Ruiz de Alegriak Lazkaon, 30ean
Enpresa kudeaketan aditu Ignacio Ruiz de Alegriak (Iragest Cogerencia) ekintzailetzari eta auto-enpleguari buruzko ikastaroa emango du, urriaren 30ean, Lazkaon. Lan munduan sartzeko, ekintzaile izaera aukera interesgarria eta aberasgarria dela, eta nor...
Bigarren ikastaroa izango da, aurtengoa, eta herriko ekonomia indartzeko eta enplegua sustatzeko ekinbidean txertatu dute. «Enpresa berriak sortzea eta erakartzea nahitaezkoa da, eta horretarako auto-enpleguaren eta ekintzailetzaren aukerak herritarren artean sustatzea garrantzizkoa da», esan du udalak.
Enpresa sortzeko pausoak
Ikastaroa ekintzaileei zuzendutakoa da. Enpresa berria sortzerakoan kontuan izan beharreko hainbat alderdi eta jarraitu beharreko pausoak azalduko ditu Ruiz de Alegriak.
Aurrez izena eman behar da. Horretarako azken eguna urriaren 25a izango da, posta elektronikoz (sustapena@lazkao) edo telefonoz (943 08 80 80).